1. zk. Glokalizazioa, estrategia globalak eta estrategia lokalak
Bai esparru lokaletik, zein esparru globaletik, globalizazio prozesuak sortarazten dituen tentsioak gainditzeko estrategiak ematen dira. Tokiko espazioen erosioen ohiartzunak, globalizazioak inposatzen dituen dinamiken ondorioz, esparru lokalen defentsa eta promozio ekintzetan isladatzen dira. Beste aldetik, dimentsio globaletik jarraitutako estrategiek espazio lokaletan barneratzeko joera erakusten dute, kontrajarriak diren jarrerei gailenduz edo hauek minimotuz. Globalizazio eta lokalizazio prozesu hauen aurrean, estrategia globalak inguru lokaletan sostengatzen diren ukipen puntuak aurki ditzakegu, eta alderantziz
____________________________________________________________
2. zk. Globalizazioa eta demokrazia: sareko gobernu forma berriak
Gobernu tradizionalaren kontzeptua gaindituz, globalizazioaren kontestuan inposatzen diren aldaketen konplexutasun politikoaz ohartarazten gaitu gobernantzak. Estatuen subiranotasun galerak, eta erabakihartze prozesuetan eragin nahi duten gero eta aktore gehiagoren agerpenak erronka berriak planteatuko dizkio gobernagarritasunari. Tokiko espazioetatik espazio globaletara, zailtasunez fiskalizatu daitekeen sare zirriborrotsu batek mundu mailan ideal demokratikoa zabaldu beharko lukeen gobernu baten kontzeptua ordezkatzen du
____________________________________________________________
3. zk. Dinamikak eta parte hartzea globalizatutako gizarte zibilean
Demokraziak parte hartze formulen etengabeko berrikuntza eskatzen du. Gizarte zibil global baten konfigurazio aukerez hitz egitean, giza eskakizunak bideratzeko ahalmenaren aukera errealetan sakontzea beharrezkoa egiten da. Tokiko eremua da hain zuzen ere demokrazian sakontzeko planteatzen den aproposena, instituzioen herritarrekiko hurbiltasunagatik eta beraz hauen ordezkariak hauteskunde garaian fiskalizatzeko duten ahalmen handiagoagatik
____________________________________________________________
4. zk. Nortasun politikoak: konbergentziak eta tentsioak globalizazioaren testuinguruan
Gizarte emaitza den heinean, nortasuna mundu mailako gizarteak bizi duen aldaketa politikoko epealdiari loturik dago. Ez soilik, baina bereziki komunikabide teknologietan emandako aurrerapenei esker, kultura lokalen hedapenerako aukera berriak zabaltzen ari dira. Gizarte, politika eta ekonomi espazio zabalagoetan dagoen konbergentziarako joeraren aurrean, badirudi nortasunaren berpizkundeak globalizazioaren zenbait aurreuste garrantzitsu zalantzan jarriko lituzkeela. Globalizazioak kulturen arteko topaketa posible egiten badu ere, globalizazioaren ereduak tentsio sozialak sortzen ditu. Kulturen hedapena ahalbideratzen duten bitartekoen eskuragarritasunean dauden ezberdintasunek, biziraupen borroka global bat bultzatuko dute, globalizazio prozesuko kultura hegemonikoek irentsiak izatea ekidin nahirik