Laburketak
_
_


Globalizazioa eta demokrazia: sareko gobernu forma berriak

_
Azala   - Castellano - Euskara - English -




Leioa
Abendua 2006


ISSN 1885-9488

© Copybai





UNIVERSITY OF
THE BASQUE COUNTRY


Loturak






Laburketak



— Ismael Blanco y Ricard Gomà —

Gobernutik gobernantzara: paradigma berri baten aukerak eta erronkak

Artikulu honek helburu bikoitz bat gauzatu nahi du: lehenik gobernu eredu tradizizonlen krisia dakartzaten eta gobernanatza eredu berri baten agerpena bultzatzen duten gizarte eraldaketa prozesuei erreferentzia eginez hasiko gara; jarraian; gobernantza berriaren ezaugarri esanguratsuenak idenfifikatuko ditugu, gobernu eredu tradizonaletik bereizten duten elementuak nabarmanduz; azkenik paradigma berri honen inguruko zenbait galderaikur aipatuko ditugu, galderaikurrok, gure iritziz, gobernu ereduen inguruko krisien eta berregituraketei buruzko eztabaiden gai giltzarri bilakatu beharko luketeelarik.

 

— Daniele Archibugi —

 

Demokrazia kosmopolita: birbaiezpena?

Gerrate Hotzari amaiera eman zion Mendebaldeko Estatu liberalen garaipenak, nazioarteko harremanak demokrazia eta legearen inperioaren arabera gidatzea posible uste zuen itxaropenari ateak ireki zizkion. Laurogeita hamarreko hamarkadan, pentsalari talde batek demokrazia kosmopolitaren proiektua garatu zuen, estatuen baitan zein mundu mailan demokraziaren aplikazioaren aldeko argudioak eskaintzeko asmoz. Estatuen barnean barauen demokratizazioan aurrerapausoak lortu diren arren, mundu sistemaren demokratizazioan askoz gutxiago aurreratu da.

 

— Alejandro Soltonovich —

Demokrazia Nominala, edo botere demokratikoaren muga faktikoak nola uler litezkeen

Sistema demokratikoaren azterketarako eta botere publikoen ihardunaren ebaluaziorako tresna analitikoen garapenaren testuingurua abiapuntutzat hartuz, artikulu hau Demokrazia Nominalaren aplikaziorako baldintzak zeintzuk diren azaltzen saiatzen da. Demokrazia Formalaren ideiarekiko osagarri gisa eta Demokrazia Errealaren kontzeptuaren kontra, Demokrazia Nominala deskribapen analitikorako irizpide funtzional bat ezartzen saiatzen da. Horretarako, abiapuntutzat gizarte kapitalista garaikideen ezaugarri diren lehia sozial eta korporatiboen testuinguruan agertzen diren benetako botere politikoaren banaketa hartuko du. Eredu demokratiko formalaren inguruan ezarririko berbaldizko xedeak alde batera utziz, botere demokratikoaren hedaduraren muga objektiboa demokrazia sozialei atxikiriko erakunde sozialen ezaugarri propioak garatzeko oinarrizko arreta eta euskarri puntua da.

 

— Argimiro Rojo Salgado —

XXI. mendeko zientzia politikoaren erronka handia: eremu publikoa aro globalean nola berreskuratu (birkokatu)

Eremu publikoaren ahultze eta difuminazio hazkorra ez da modernotasunaren krisia bezala ezagutzen den fenomenoaren ondorioa soilik; Beregain egungo gizarteak, globalizazioaren gizarteak, bizitako eraldaketa handiek ere eragin izan dute, aldaketa hauen adibide azpimarragarri bat Estatu-nazioaren krisia delarik. Ezin dugu, estatu instituzioen narriadura eta paradigma postmodernoaren aurrerapausoen aurrean , justiziaren izenean gure errebindikazioak burutzeko espazio politiko horiek galtzera hartaratu. Beharrezkoa da globalizazioari erantzun koherente bat ematea esparru politiko, juridiko eta baita moraletik ere, honen bitartez mundu mailan, estatu eremuan galtzen dioazen espazio politikoak berreskuratu daitezen. Europa izan liteke jarraitu beharreko paradigma, eta testuinguru honetan zientzia politikoari ukaezina eta aldi berean erabakiorra den zeregin bat burutzea dagokio. Hona hemen lan honetan garatuko den argudio nagusia.

 

— Luis Enrique Concepcion Montiel —

Globalizazioa, demokrazia eta gobernantza globala: ikuspegi latinoamerikarra.

Latinoamerikan, globalizazio-neoliberalismo testuinguruan, modernizazioa bultzatzeko esfortzuak burutu diren arren ezin izan dira disparekotasun sakonak, pobrezia maila arduragarriak eta hazkunde ekonomiko apalegiak gainditu. Ondorioz hiritarrek demokraziarekiko duten gogo-gabezia eta hoztasuna hazi egin dira. Hortaz, oinarrizko erabakietan hiritarren parte hartzea ahalbidetzen duen demokrazia eta lurraldearen gobernantza bermatzen duen gobernu eraginkor, malgu, aske eta gardenago bat beharrezkoak dira.

 

— Igor Filibi López —

Demokraziarentzako mehatxuak eta Europaren erantzuna: gobernantza eta politikotasunaren itzuleraren artean.

Orokorra dirudien korronte baten baitan, gobernantzaren kontzeptua ikerkuntzaren gai-zerrendaren lehen lekuetan kokatu da. Azken urteotan. Europan bereziki, multimaila etab. bezalako izenlagunekin batera, gure eredu politikoen oinarri zaharren inguruko gogoeta prozesu orokor bat burutu da. Europako integrazioak, globalizazioaren prozesu orokorrago batzuei atxikirik, gure demokrazien oinarriak berak eztabaidatzea ekarri du. Dirudienez erronka testuinguru historiko berrirako eredu politiko honen baliozko arloak erreskatatzea izan liteke.

 

— Alexander Ugalde Zubiri —

Gobernu Aktore Ez Zentralen kanpo iharduera: mundu mailako fenomeno hazkor bat.

Artikuluan egundu munduko gizartearen aspektu esanguratsuenetariko bat aztertzen da.: kanpo ihardueraren eta Gobernu Aktore Ez Zentralen (GAEZ) nazioarteko presentziaren garrantzi hazkorra. Hau azken hamarkadetan zehar, besteak beste globalizazio eta independentzia prozesuen emaitza gisa, estatuz kanpoko aktore berrien agerpen testuinguru batean kokatzen da. Nazioarteko aktore kontzeptuan eta GAEZ-ak aktore tipologian barneratzeko gogoetan eman den eboluzioa kontuan izan beharko da. GAEZ-ek nazioarteko harremanetan duten parte hartzea mundu mailako hedadura duen fenomeno hazkor dela azpimarratzen da. Azkenik GAEZ-ek nazioarteko arean dituzten arrazoiak, bitartekoak eta aktibitateak azaltzen dira.

— Rita Laursa Segato —

Lurralde esperientzia garaikidea teorizatzeko hiztegiaren bila

Espazioa, lurraldea, tokia: terminu hauek, hemen habian jartzen dugun bezalako zeregin analitiko batean, ez dira eta ezin dute ordezkagarriak izan. Bakoitzak bere papera eta zentzua du eta bakoitzak bere era partikularrean lagundu behar du giza bizitza ulertzeko testuinguruan. Inguratzen eta zeharkatzen gaituen “espazio naturalaren” gure apropiazio diskurtsiboak ziklikoki akastun agertzen dira. Gainera hauek krisi historikoek edota katastrofe naturalek ere zapuzten dituzte, desegite honek beraien hodeiertz material baten errealitate harrapaezin bat frogatzen duelarik, aldi berean, erakusten eta ezkutatzen dena, kartzelaratua eta iheskorra.