Argaitalpen ezaugarriak
____________________________________________________________
Politika. Gizarte Zientzien Aldizkariak argitaratu gabeko edozein artikulu onartzen du, nahiz eta Hurrengo Alea-n zehazturiko gaiak lehenesten diren. Komunikazio orok jarraian ezartzen diren argibideak jarraitu beharko ditu.
Era berean, Kontseilu Aholkularia izango da kanpo ebaluaketa beharrezkoa duten artikuluak zeintzuk diren zehaztuko duena, bere argitalpenaren aurretik.
Beharrezko lanak Word formatuan igortzea, egilearen
____________________________________________________________
Aldizkaria bideratzen duten irizpideak jarraituz artikuluen zentzua koordinatuko da posible den heinean. Jarraituko diren gaiak Hurrengo Alea-n kontsulta daitezke.
Artikuluek hogei orrialde baino gutxiago izan beharko dituzte, espazio bikoitzean eta Times New Roman-en, 11 tamainako idazkera erabiliz mekanografiatuak. Bai kolaborazioen titulua, zein izena eta egilea kokatuko dituen erreferentzia bat aparteko orrialde batean bidaltzea komeni da, ebaluatzaileak egilea nor den jakin ez dezan.
Lanaren egileak, 150 hitz inguruko laburpen bat igorri beharko du artikuluei atxikirik, bai lana idatzia izan den hizkuntzan eta bai ingelesez. Era berean egileak artikuluaren sailkapena erraztu dezaketen 5 hitz gako erantsi beharko ditu.
Liburuei eginiko aipamenek egileak aurkezturiko izenburu bat izan beharko dute, jarraian liburuaren erreferentzia osoa bat azalduz: egilearen izena, argitalpen urtea, izenburua, hiria eta argitaletxea. Kasu honetan luzapena gehienez lau orrikoa izango da.
Oharrak orrialde oinean joango dira.
Testuaren aipuak ondoren azaltzen den moduan moldatuko dira:
- Testuan: (Kymlicka, 2004: 65-76), eta egileak urte bereko erreferentzia bat baino gehiago baldin baditu (Kymlicka, 2004b: 57)
- Orrialde oinean: bibliografian aipatu gabeko testu zehatzen bati erreferentzia egiten zaionean, hurrengo eredua aholkatzen da: Tomlinson, John (1999). Globalization and culture. Cambridge, Polity Press, p.p. 73-74.
Erreferentzia bibliografikoek hurrengo arauak jarraituko dituzte:
- Liburuak: Kymlicka, Will (2004). Estados, naciones y culturas. Córdoba: Editorial Almuzara.
- Liburuen kapituluek: Funes Rivas, M.J. y Monferrer, Jordi (2003). “Perspectivas teóricas y aproximaciones metodológicas al estudio de la participación”. En: M.J. Funes Rivas y R. Adell Argilés (eds.). Movimientos sociales: cambio social y participación. Madrid, UNED.
- Aldizkarietako artikuluek: Segato, Rita L. (2002). “Identidades políticas y alteridades históricas. Una crítica a las certezas del pluralismo global”. Nueva sociedad 178: 104-125.
- On line artikuluek: Acosta, Alberto (2003). “En la encrucijada de la glocalización. Algunas reflexiones desde el ámbito local, nacional y global”. Polis. Revista Académica de la Universidad Bolivariana, vol. 1, nº 4, http://revistapolis.cl/4/acos.pdf (1-03-05).